Usamos cookies en este sitio web. Lea más acerca de ellas en nuestra política de privacidad. Para desactivarlas, configure adecuadamente su navegador. Si continúa usando este sitio web, está aceptándolas.

Ongi etorri MyKlub-era

Edozein elkartetako zuzendari, guraso eta jokalariek nahi duten aplikazioa…”

MyKlub aplikazio erraz eta praktikoa da, eta edozein kirol ikuskizun zure poltsikoan edukitzeko aukera ematen dizu.

phone3.png

Ezagutu ezazu gehiago MyKlub

Kirol Elkarte bateko zuzendaria al zara? Zenbaitetan ibili zara asteburuko kirol partiden kartelak kalean jartzen? MyKlub-ekin denbora aurreztuko duzu... orain ez duzu kaleetan zehar kartelak itsasten ibili beharko. MyKlubek kirol ikuskizunen saila zure poltsikora eramango dizu, ahaleginik egin gabe.

Diseinu moldagarria

MyKlub edozein gailu mugikor edo tabletera egokitzen da, erabiltzailearentzat praktikoa eta erraza izan dadin.

Klubaren irudia

Aplikazio bakoitza Klubaren irudira egokitzen dugu. Besteengandik bereizteko modu bikaina eta estiloz betetakoa da.

Kudeatzeko erraza

Tresna honek asteburuko kirol ikuskizunen saila kudeatzen du. MyKlub-ekin ikuskizunen berriak inoiz baino lehenago heltzen dira.

Diseinu modularra

MyKluben xedea da kluba kudeatzea. Hautazko modulu errazak, edozein klubeko lanak minimizatzeko.

Zero Tolerantzia

Zero Tolerantzia
MyKlubek Zero Tolerantziaren politika babestu eta mantentzen du, arrazakeriaren, tolerantzia ezaren, jarrera antisozialen, genero indarkeriaren eta bullyng-aren aurka.
google.png

MyKlub aplikazioari buruz

MyKlub aplikazioa Beasaingo Innovatek Informatika & Sistemak enpresak garatu du. Innovateken, beste hainbat gurasok bezalaxe, gure herrietako kluben errealitatea ezagutzen dugu eta badakigu pertsona askok modu altruistan beraien denbora eskaintzen dutela gure seme-alabek kirola erraz egin ahal dezaten.

Errealitate hori ezagutzeari esker, MyKlub aplikazioaren ideia jaio zen. Kirol elkarteetan (futbola, saskibaloia, errugbia, eta abar), astero, pertsona askok egiten dituzten lanak gutxitzeko tresna bat sortzea pentsatu genuen. Hori dela eta, aplikazio erraz eta praktiko bat egin nahi izan dugu, gizartean kirola sustatzeko lanetan aritzen diren pertsonen ardurak murrizte aldera.

Pertsona horiengan pentsatuz sortu zen MyKlub.

Innovatek Informatika & Sistemak enpresako garapen taldea.

©2018 MyKlub.es. All Rights Reserved. Designed By Innovatek Informatika & Sistemak. | Aviso Legal

Search