Usamos cookies en este sitio web. Lea más acerca de ellas en nuestra política de privacidad. Para desactivarlas, configure adecuadamente su navegador. Si continúa usando este sitio web, está aceptándolas.

Berriak

MyKlub - Garapena

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

1.0 bertsio ofiziala irtetear dago, eta RC egoeran sartu ondoren, MyKlub aplikazioak bere garapen programarekin jarraitzen du, eta bertan aurkitzen dugu gida hau:

  • Irudietan zoom-a erabiltzea
  • Facebook eta Twitter irekitzea, gailuaren aplikazioaren bitartez.
  • Hizkuntza aldatzea ezarpenen ataletik. Erabiltzaileak une uneoro aldatu ahalko du hizkuntza.
  • Entrenamenduen ordutegiak sartzea, bereizmen handiarekin agertu daitezen.
  • Ingelesezko lokalizazioa.
  • Kiroldegien geolokalizazioa Google Mapsen bitartez.
  • iOs-era migrazioa.

MyKlub aplikazioari buruz

MyKlub aplikazioa Beasaingo Innovatek Informatika & Sistemak enpresak garatu du. Innovateken, beste hainbat gurasok bezalaxe, gure herrietako kluben errealitatea ezagutzen dugu eta badakigu pertsona askok modu altruistan beraien denbora eskaintzen dutela gure seme-alabek kirola erraz egin ahal dezaten.

Errealitate hori ezagutzeari esker, MyKlub aplikazioaren ideia jaio zen. Kirol elkarteetan (futbola, saskibaloia, errugbia, eta abar), astero, pertsona askok egiten dituzten lanak gutxitzeko tresna bat sortzea pentsatu genuen. Hori dela eta, aplikazio erraz eta praktiko bat egin nahi izan dugu, gizartean kirola sustatzeko lanetan aritzen diren pertsonen ardurak murrizte aldera.

Pertsona horiengan pentsatuz sortu zen MyKlub.

Innovatek Informatika & Sistemak enpresako garapen taldea.

©2018 MyKlub.es. All Rights Reserved. Designed By Innovatek Informatika & Sistemak. | Aviso Legal

Search